256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

65/2021 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen 1. fasea eta haren eremu ureztagarria handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektuaren xedea da Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea, eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du.

Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez (2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9koan), presakoa deklaratu zen, nahitaezko desjabetzeari ekiteko, “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak irailaren 10ean emandako 59/2021 Foru Aginduaren bidez (2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan), nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldi horretan, inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-EGA 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko”.

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

3. Ukitutako ondasun eta eskubideen titular direnei dei egitea, 2021eko abenduaren 1ean eta 2an Lerin eta Sesmako udaletxeetan ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, okupaziokoa eta adostasunekoa egiteko.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunari eta Leringo eta Sesmako udalei, eta horiek premiatzea haien iragarki taulan argitara dezaten.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko urriaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA
“UREZTALURRETAKO JARDUKETEN PROIEKTUA XXVI-EGA 3 SEKTOREAN, NAFARROAKO UBIDEAREN EREMU UREZTAGARRIAREN 1. FASEA HANDITZEKO”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA Zk.

TITULARRA

ZORT. EZARP.

(m²)

ALDI BAT. OKUP.

(m²)

OKUPAZIO IRAUNK.

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborantza mota

LERINGO UDAL MUGARTEA

LE-201

Leringo Udalaren herri-lurrak

-

231

-

13

201B

Larreak

LE-202

Leringo Udalaren herri-lurrak

304

2.084

368

13

202A

Larreak

LE-203

Leringo Udalaren herri-lurrak

264

1.700

-

13

597A

Alorra Ureztalurrak

LE-204

Ricarte Ramírez, María

-

44

-

13

200B

Larreak

LE-205

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

13

131

-

13

168A

Altxonbidea

LE-206

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

47

262

-

13

169A

Altxonbidea

LE-207

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

-

6

-

13

170A

Altxonbidea

SESMAKO UDAL-MUGARTEA

SE-001

Álvarez de Eulate Solano, M.ª Milagros

708

5.311

-

4

63B

Lehorreko alorra

SE-002

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

101

756

-

4

622A

Errepidea

SE-003

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

32

237

-

4

629A

Errepidea

Iragarkiaren kodea: F2115362