256. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

182/2021 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 19ko 179/2020 Foru Agindua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi zituena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 19an emandako 179/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 12koa), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura aldatu berri da; zehazki, Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atala sortu da, eta departamentuko unitateei atal mailan esleitutako eginkizun batzuk aldatu dira.

Egitura berriak dakar Departamentuko bulegoen egitura berrantolatu behar izatea. Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atala sortzearekin batera, beharrezkoa da Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa eta Klima Aldaketaren Bulegoa amortizatzea, haien eginkizunak atal berriari atxiki baitzaizkio. Era berean, Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa eta bere eskumenak Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atalari atxikita geldituko dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1.–3. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“3. artikulua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumena Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarri dira:

a) Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

b) Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari atxikita: Baimen Bulegoa.

c) Klima Aldaketaren Atalari atxikita: Klima Aldaketaren Gobernantzaren Bulegoa eta Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa.

d) Ingurumen Ikuskapenen Atalari atxikita: Kontrol eta Kalitate Bulegoa.

e) Europako Proiektuen eta Tokiko Jasangarritasunaren Atalari atxikita: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

f) Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalari atxikita: Espezieen Bulegoa eta Naturaguneen Bulegoa.

g) Ibai Ingurunearen Atalari atxikita: Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

h) Ingurumen Eraginaren Atalari atxikita: Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa eta Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa.

i) Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

j) Basoak Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoak Lehengoratzeko Bulegoa eta Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

k) Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari atxikita: Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa, Baso Ondarearen Bulegoa eta Ingurumen Hezkuntza eta Informazioaren Bulegoa.

l) Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoa eta Administrazio Laguntzako Bulegoa.

m) Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: koordinazio unitate hauek: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tutera.”

2.–Kendu egiten da 40 artikulua.

3.–Kendu egiten da 42 artikulua.

4.–Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko urriaren 21ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2115223