249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

62/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Eguesibarko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 53/2021 Ebazpenaren bidez, Eguesibarko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2021eko urriaren 19an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Eguesibarko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2021eko urriaren 19ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Eguesibarko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Eguesibarko Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2021eko urriaren 21ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2115246