249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

541E/2021 EBAZPENA, irailaren 27koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Dentisten Elkargo Ofizialaren Estatutuen eta Gobernu Batzarraren aldaketa inskribatzen duena Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan.

Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 12an emandako 359/2001 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofiziala (gerora Nafarroako Dentisten Elkargo Ofiziala izena hartu duena) Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatu zen, erregistroko 2 zenbakiarekin.

2021eko ekainaren 9an Nafarroako Dentisten Elkargo Ofizialak eskaera aurkeztu zuen Erregistro honetan inskribatzeko Estatutuen 20. artikuluaren aldaketa, elkargokide izaera galtzeari buruzkoa.

Eskaera hori aplikatu beharreko araudiaren arabera aztertuta, Elkargoari zenbait huts zuzentzeko eskatu zaio, hala nola ez aurkeztea ordainketa-gutuna, jatorrizko agiriak eta Gobernu Batzarren segidaren haria egiaztatzea, inskribatutako azken Gobernu Batzarra 2001ekoa baita.

Eskaerari erantzunez ordainketa gutuna, jatorrizko agiriak eta zenbait egiaztagiri aurkeztu dira, Gobernu Batzarraren hurrenez hurreneko berritzeak frogatzen dituztenak.

I.–Estatutuen aldaketa. 2021eko ekainaren 9an Estatutuak aurkeztu zituzten, aldaketak eginda, 2021eko ekainaren 2ko Batzar Orokor Berezian (bigarren deialdian eratu zen balioz) adostu eta aho batez onetsi ondotik.

Aldaketak Estatutuen 20. artikuluari eragiten dio, elkargokide izaera galtzeari buruzkoari.

Aldaketa bat heldu da Elkargoaren estatutuekin, baita Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean eta Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan ezarritakoarekin eta aplikatu beharreko gainerako araudiarekin ere.

II.–Gobernu Batzarra Abuztuaren 2an eta irailaren 14an zenbait ziurtagiri aurkeztu ziren Erregistroan, ziurtatzen dituztenak Gobernu Batzarraren hurrenez hurreneko berritzeak, eta beraz, oneratutzat ematen da segidaren haria.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Dentisten Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, ebazpen honen I. azalpen testuan zehaztu den bezala. Testu osoa, aldaketak barne, ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzea Nafarroako Dentisten Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzarraren osaera berria, ebazpen honen II. azalpen testuan zehaztu bezala.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ebazpen hau, Nafarroako Dentisten Elkargo Ofizialaren Estatutuak biltzen dituen eranskinarekin batera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau Nafarroako Dentisten Elkargo Ofizialari jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko irailaren 27an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Dentisten Elkargo Ofizialaren Estatutuen eta Gobernu Batzarraren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2114525