249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Aldaketa, Hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2021eko urriaren 19an egindako bilkuran, hasiera batean onestea adostu zuen hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Haren testua interesdunen eskura dago NILSAren egoitzan (Barañaingo etorbidea 22, behea, 31008 Iruña) eta web atari honetan:

https://www.nilsa.com/fls/dwn/modifordenanzafiscal2021.pdf

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, 1. zenbakian, b) letran ezarritakoari jarraikiz, ordenantza fiskal hau aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten. Alegaziorik edo oharrik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantza indarrean jarriko da inguruabar hori eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean.

Iruñean, 2021eko urriaren 20an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Peréz.

Iragarkiaren kodea: L2115125