249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 680. lurzatian.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketako espediente bat, Zizur Nagusiko 2. poligonoko 680. lurzatian, M.ª Antonia Albardiaz Segadorrek sustatua, xede duena eraikinaren beheko solairuaren lerrokadura aldatzea ipar-mendebaldeko aldean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Zizur Nagusian, 2021eko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2115010