249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko A-34 exekuzio unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 8an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko A-34 exekuzio unitatea birpartzelatzeko proiektua, Bou Block el Valor de las Ideas SLk sustaturik.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/207 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin.

Zizur Nagusian, 2021eko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2114897