249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo UEZUR21 exekuzio unitatearen plan partziala. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2021eko urriaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea plan berezia UEZUR21 exekuzio unitatean, Gonzalo Azcona Vidaurrek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan argitaratuko da, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin.

Deierrin, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2115035