249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, industriako hiri-lurzoruaren eremuan (UI-1 eta S-4). Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat industriako hiri-lurzoruaren eremuan (UI-1 eta S-4), Udalak ofizioz sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, planak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua bete beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2114937