249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Desafektazioa, 11. poligonoko 38. eta 40. lurzatietan

Valtierrako Udalak, 2021eko urriaren 8an egin osoko bilkura berezian, uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea desafektazioa egitea 11. poligonoko 38. eta 40. lurzatietan, zehazki, 21.787,08 eta 26.130,72 metro koadroren desafektazioa, hurrenez hurren, horien erabilera Jesús Alba Sanzi lagatzeko, behi aziendako ustiategia instala dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2114935