249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Bosgarren izendapen proposamen osagarria.

Aipatu deialdiari dagokionez, eta lanpostuak betetzearren, 2021eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 6koan, argitaratu zen laugarren izendapen proposamen osagarria, besteak beste, Carlos Cortés Sanjosé eta José Ignacio Fernández Soliño jaunak hartzen zituena.

Carlos Cortés Sanjosé eta José Ignacio Fernández Soliño jaunek uko egin diote eskolazain izateko izendapenari, eta, beraz, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galdu dituzte. Horiek horrela, bidezkoa da izendapen proposamena Marcos Erviti Ilundain jauna eta María Teresa Izkue Yaben andrea sartuta osatzea, haiek baitira txanda irekian prozesua gainditu duten izangaien zerrendan jadanik izendatutako izangaien ondoren doazenak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko urriaren 13an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2114966