249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

UE-R 4.5.A urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Milagroko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko urriaren 8ko 2021-0361 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

UE-R 4.5 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egon da, Alkatetzak 2021eko abuztuaren 30ean emandako 2021-0311 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi eta 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an, argitaratu ondotik. Epe horretan ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Behin betiko onestea UE-R 4.5 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Sergio Cabral Lópezek sustatua Birpartzelazio Batzordea ordezkatuz, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan xedatuaren arabera.

Bigarrena.–Urbanizatzeko espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio Nafarroako Foru Administrazioari, eta igorriko zaio behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hirugarrena.–Erabaki honen berri Udalbatzari ematea hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2114968