249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 669. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko urriaren 14ko 2021-0070 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen dokumentu hau: Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 669. lurzatian (Benito Eraso kalea 1, Garinoain, Nafarroa), Julio Fernández de Gorostiza Nañezek eta María José Baztán Beneditek sustaturik. J. Manuel Mugueta San Martín eta Jesús María Gutiérrez Insausti arkitektoek idatzi dute 2021eko uztailean (168/2021 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, udal honen egoitza elektronikoan egonen da interesdunen eskura [http://garionain.sedelectronica.es].

Garinoainen, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2114984