249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Galarko 1. poligonoko 741. lurzatian. Hasierako onespena

Galar zendeako Udalak, 2021eko urriaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Cordovillako 1. poligonoko 741. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Lidl Supermercados SAUk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2114961