249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Udal Planaren egiturazko aldaketaren proiektua, Aurizberriko 12. poligonoko 41. lurzatia. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak 2021eko irailaren 22an egindako bilkuran, Jose María Eciolaza Ochoak 12. poligonoko 41. lurzatian sustatu duen Udal Planaren egiturazko aldaketaren proiektua hasiera batean onartu zen; haren bidez, 41. lurzatiaren barruan hiri-lurzorua eduki nahi da, biomasa bidezko berokuntza eta ur beroaren instalazio berri bat eraiki ahal izateko, lurzatian dauden eta sustatzaileak kudeatzen dituen turismo-apartamentuei eta gainerako turismo-azpiegiturei zerbitzua emateko.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jarri zen hilabete batez, hasierako onarpenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2020ko abuztuaren 20ko 186. zk.) argitaratu zenetik aurrera eta epe horretan ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Txostena Nafarroako Gobernuari igorriko zaio behin betiko onets dezan.

Lintzoainen, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2115009