249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L3A lokala saltzea, Mutiloako katastroko 2. poligonoko
1987. lurzatian (17. azpieremuko 9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan (15, behea, L3)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen salgai jartzea, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan, L3A lokala, Mutiloako katastroko 2. poligonoko 1987. lurzatian (17. azpieremuko 9. hiri unitatea): Irulegiko Gazteluaren plazako 15. zenbakia, behea, L3.

Hasierako prezioa 70.135,00 eurokoa da.

Proposamenak Arangurengo Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), azaroaren 15eko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2021eko urriaren 7an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2114866