249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

L2A lokala saltzea, Mutiloako katastroko 2. poligonoko
1987. lurzatian (16. azpieremuko 9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan (14, behea, L2)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen salgai jartzea, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan, L2A lokala, Mutiloako katastroko 2. poligonoko 1987. lurzatian (16. azpieremuko 9. hiri unitatea): Irulegiko Gazteluaren plazako 14. zenbakia, behea, L2A.

Hasierako prezioa 61.314,50 eurokoa da.

Proposamenak Arangurengo Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), azaroaren 15eko 14:00ak baino lehen.

Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2021eko urriaren 7an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2114864