249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, Zuzenbidean Lizentziadun lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, 2021eko irailaren 3an, honako deialdi hauek onetsi zituen:

1.–DEIALDIA, IZANGAI-ZERRENDA BAT OSATZEKO, ZUZENBIDEAN LIZENTZIADUN LANETAN ARITZEKO, PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIEN EGOERAN

Hona deialdi hau arautuko duten:

OINARRIAK

Lehena.

Deialdia iragartzen da izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Zuzenbidean Lizentziadun lanpostua prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran betetze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan aldian-aldian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdian parte hartzen dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Iruñeko Udalaren edota haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak izatea, deitutako lanpostuaren maila berekoak edo beheragokoak, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntza-aldia agorturik ez edukitzea.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urte benetan eman izana.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

d) Unibertsitate Gradu edo Lizentzia Zuzenbidean edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean. Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

2.2. Deialdi honi dagokion Zuzenbidean Lizentziadun lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko izangai-zerrenda bat osatze aldera hautatutako izangaiek aukera izanen dute euskara berariazko betekizun gisa dituzten lanpostuak betetzeko, baldin eta eskabideak aurkezteko mugaegunean Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

2.3. Izangaiek agirien bitartez egiaztatu beharko dute oinarri honen 2.1. eta 2.2. zenbakietan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko unean.

2.4. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola prestakuntzak dirauen bitartean ere.

Hirugarrena.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

Hautapen-prozesua ebazpen honetan bi deialdietarako onetsitako arau komunetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaiei deitzea, eta, hala badagokie, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izendapena honako hauetan ezarritakoarekin bat eginen dira: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua eta dagozkion aldaketak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 25ean onetsitako Erabakia –Iruñeko Udalean langileak administrazio araubidean kontratatzea erregulatzen duena– eta haren eguneratzeak, bai eta aplikagarriak diren gainerako arauak ere.

Aipatutako Erabakian berariaz ezartzen da prestakuntzarako zerrendak lehentasuna izanen duela aldi baterako kontrataziorako hautapen-probetarako deialdi publikoen bidez eratutako izangai-zerrendarekiko.

2.–DEIALDIA, IZANGAI-ZERRENDA BAT OSATZEKO, ZUZENBIDEAN LIZENTZIADUN LANETAN ALDI BATERAKO KONTRATU BIDEZ ARITZEKO

Hona deialdi hau arautuko duten:

OINARRIAK

Lehena.

Izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia iragartzen da, Zuzenbidean Lizentziadun lanpostuan aldi baterako aritzeko, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan aldian-aldian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitate Gradu edo Lizentzia Zuzenbidean edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita ere.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, edo hitz eman, adierazteko ez dutela, beren estatuan, Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapen edo kondena-penalik.

2.2. Deialdi honi dagokion Zuzenbidean Lizentziadun lanpostuan aritzeko izangai-zerrenda bat osatze aldera hautatutako izangaiek aukera izanen dute euskara berariazko betekizun gisa dituzten lanpostuetan aritzeko, baldin eta eskabideak aurkezteko mugaegunean Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

2.3. Izangaiek agirien bitartez egiaztatu beharko dute oinarri honen 2.1. eta 2.2. zenbakietan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko unean.

2.4. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola kontratazio-aldian ere.

Hirugarrena.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

Hautapen-prozesua ebazpen honetan bi deialdietarako onetsitako arau komunetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Dei egitea aldi baterako kontrataziorako izangaiei.

Izangaiei deitzea, eta hala badagokie, haien kontratazioa honako arau hauetan ezarritakoarekin bat eginen dira: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honen oinarriak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 25ean onetsitako Erabakia –langileak administrazio araubidean kontratatzea erregulatzen duena– eta haren eguneratzeak, bai eta aplikagarriak diren gainerako arauak ere.

Deia egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren Xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta horretarako, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek egoera hori egiaztatu beharko dute organo eskudunak egindako jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua edo legeekin bat kautotua aurkeztuta.

3.–BI DEIALDIETARAKO ARAU KOMUNAK

Lehena.–Eskabideak.

1.1. Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hauek iragartzen dituen aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Deialdien testu osoa eskuragarri egonen da www.pamplona.es udal-webgunean eta Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoetan.

1.2. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein Erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz.

Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eredu hori eskuragarri egonen da Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta bulegoetan, bai eta Interneten ere, www.pamplona.es/eu webgunean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

1.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.3.1. Ziurtagiria, izena emateko eskubide tasa dela-eta 12,50 euro Iruñeko Udalari ordaindu izana egiaztatzeko. Tasa hori ordaindu ezean, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa Iruñeko Udalak honako finantza-entitate hauetan dituen kontuetan ordain daiteke, haietan dirua sartuz edo haietara banku-transferentzia eginez: Caixabank (ES04 2100 2173 8102 0022 2762), Laboral Kutxa (ES22 3035 0039 3403 9090 0005) eta Nafarroako Rural Kutxa (ES07 3008 0001 1411 0344 7429). Edo, bestela, Udaleko Diruzaintzan (Merkatuko kalea 7-9, 2. solairua). Ordainagirian honako datu hauek adierazi beharko dira, nahitaez:

–Izangaiaren izen-abizenak.

–NAN / IFZ.

–Ordainketa zein kontutan egin den eta horren zenbakia.

–Kontzeptua: Zuzenbidean Lizentziadunen deialdia.

1.3.2. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen agiriarena, eta behar izatera, aldi baterako kontratazioetarako deialdiaren 2.1.a) oinarrian eskatutako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzko agiriarenak.

1.3.3. Zuzenbidean Lizentziadun edo Gradudun tituluaren fotokopia, edo horien baliokidearena.

1.3.4. Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) edo horren baliokidea den titulu baten fotokopia, halakorik behar izatera.

1.3.5. Eskabidearekin batera, desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudun batek emana– aurkeztu beharko dute. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer-nolako desgaitasuna duten, eta eskatutako egokitzapenak.

Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arte haiek gauzatutako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

Nahikoa izanen da agirien kopia sinpleak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du halako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

Bigarrena.–Izangaien onarpena. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

2.1. Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta zerrenda jendaurrean ikusgai paratuko da Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgunean eta Udalaren iragarki-taulan, Udaletxearen atzealdean.

2.2. Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko edo eskabidean akatsik balego horiek zuzentzeko, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

2.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta eta erreklamazioak ebatzita, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta agindua emanen du hori Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko. Zerrendarekin batera, deialdi honetan aurreikusitako hautaproba egiteko eguna eta tokia ere emanen dira jakitera.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Iruñeko Udalaren webgunean nahiz iragarki-taulan argitaratuko da, lehen hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

2.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

2.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik deialdietan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioaren eskuetan dagoena aztertzean ondorioztatzen bada ez dutela betetzen eskatutako baldintzaren bat, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik bereganatutako eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Hirugarrena.–Probak. Hautapen-prozesuak proba bakarra izanen du, bi deialdietarako komuna.

3.1. Proba teorikoa: izangaiek test erako galderak dituen galdetegi bat erantzun beharko dute idatziz, Epaimahaiak aurrez adierazitako gehieneko denboran. Galderak Deialdi honen II. eranskineko gaitegian agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. Hiru aukera egonen dira galdera bakoitzari erantzuteko, eta horietako bat baino ez da baliozkoa izanen.

Probak gehienez ere 100 puntuko kalifikazioa izanen du. Proba egin aurretik zehaztuko dira hori baloratzeko irizpideak eta nola zigortu akatsak aukera anitzeko erantzunak dituzten galderetan. Proba gaindituko dute ezarritako gehieneko puntuazioaren % 50 (50 puntu), gutxienez, lortzen duten izangaiek.

3.3. Deialdien probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azalduko dira horretara. Agertzen ez diren edo nortasuna egiaztatzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.

3.4. Hautaprobak egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren nahiz bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskabidean halakorik eskatu duten izangaiendako.

3.5. Proba egin ondoren, udal-webgunean argitaratuko dira izangai bakoitzak lortutako emaitzak.

Probaren emaitzen aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 3 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

Laugarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

4.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Gonzalo Pérez Remondegui, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Miguel Ángel Cuesta Jorquera, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko organoaren titularra.

Epaimahaikidea: Juan Luis Guijarro Salvador, Iruñeko Udaleko legelaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Paloma Sánchez Ruiz, Iruñeko Udaleko legelaria.

Epaimahaikidea: Paula Unanua Albéniz, Iruñeko Udaleko legelaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Ana Jiménez Marco, Iruñeko Udaleko Zuzenbidean lizentziaduna.

Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikari bat.

Idazkari ordezkoa: Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikari bat.

4.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

4.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Bosgarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.

5.1. Behin proben kalifikazioa amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko ditu, bereizirik, honako zerrenda hauek:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

–Aldi baterako kontratazioari dagokion deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Halaber, epaimahaiak Giza Baliabideetako zuzendariari igorriko dizkio zerrendak, onets ditzan, hautapen-prozesuaren espediente osoarekin batera.

5.2. Izangaiek lortzen dituzten puntuetan gerta litezkeen berdinketak Epaimahaiak ebatziko ditu irizpide hauekin bat:

a) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean antzinatasunik handiena duten izangaien alde erabakiko da. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da.

b) Aldi baterako kontrataziorako deialdian: berdinketak zozketa bidez ebatziko dira Zerbitzu Orokorretako Alorrean –Giza Baliabideak–, berdinduta dauden izangaiei deituko zaielarik zozketan egon daitezen.

Izangai-zerrendak izangaiak deitzeko hurrenkerarekin bat onetsi aurretik, desgaitasuna egiaztatu duten izangaiei osasun-azterketa bat eginen zaie, lanposturako gaitasuna zehazte aldera.

Seigarrena.–Izangaien zerrendak eta dei egitea.

Behin hautapen-prozesuaren espediente osoa jasota, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko ditu izangai-zerrendak, izangaiak deitzeko hurrenkerari lotuta, eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan zein www.pamplona.es webgunean argitaratuko dira.

Ebazpen honek onesten dituen deialdien oinarriek ezartzen dutenarekin bat deituko zaie arau honek aipatzen dituen zerrendetako izangaiei, eta kasu guztietan bermatuko da prestakuntzarako izangaiek lehentasuna edukiko dutela aldi baterako kontrataziorako izangaien aurretik. Momentu horretan aurkeztu beharko dituzte III. atalean aipatutako jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo legeekin bat kautotuak. Bi deialdietako arau komunak, 1.3. oinarria.

Zazpigarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko irailaren 3an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

I. ERANSKINA

Eskabidea, deialdian parte hartzeko, Zuzenbidean Lizentziadun lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera (PDFa).

Eskabidea, izangai-zerrenda bat osatzeko deialdian parte hartzeko, Zuzenbidean Lizentziadun lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritze aldera (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura. Konstituzio-printzipioak. Herritarren betebehar eta eskubideak Konstituzioan. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika ekonomiko eta sozialaren printzipio gidariak. Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak.

2. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoa.

3. gaia.–Administrazio-egintzak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

4. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak; epe-mugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Ebazpenak betearaztea.

5. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jardute- eta funtzionamendu-printzipioak, urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

6. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituena.

7. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

8. gaia.–279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzeko Erregelamendua onesten duena, Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokionean.

9. gaia.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen erregelamendua onesten duena.

10. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Atariko titulua, I.a eta II.a.

11. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratu-tipologia eta araubide juridikoa. Publikotasun-arauak eta esleipen-prozedurak.

12. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen erregelamendua onesten duena.

13. gaia.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea: Xedapen Orokorrak. Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

14. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

15. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Birbildua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitakoa.

16. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua, I. kapitulua: Norbanakoaren lan-harremanak. Xedapen Orokorrak. II. kapitulua. Lan-kontratuaren edukia, 1., 2. eta 4. atalak: Kontratuaren iraupena. Kontratuak dakartzan eskubide eta betebeharrak. Soldatak eta soldataren bermeak. III. kapitulua. Lan-kontratua aldatu, eten eta azkentzea, 2., 3. eta 4. atalak: Bermeak, enpresaburua aldatzeagatik. Kontratua etetea. Kontratua azkentzea.

17. gaia.–29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena.

Iragarkiaren kodea: L2114883