249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako arduradunaren lanpostu bat, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak abuztuaren 17an emandako 323/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, hautaproben bidez bete zedin, oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez, zerbitzu osagarrietako arduradunaren lanpostu bat, Cortesko Udalaren zerbitzura jarduteko, funtzionarioen araubidean. Deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an.

Alkatetzak urriaren 8an emandako 410/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zen adierazitako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, honako deialdi honen 4.3 oinarrian xedatutakoaren arabera: deialdia, hautaproben bidez bete dadin, oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez, zerbitzu osagarrietako arduradunaren lanpostu bat, Cortesko Udalaren zerbitzura jarduteko, funtzionarioen araubidean. Deialdia argitaratu zen 2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an. Hona hemen:

–Onartuak:

1. ALCEGA CATARECHA, JULIO JOSÉ

–Baztertuak: Inor ez.

Bigarrena.–Adieraztea plika itxien sistema ez dela erabiliko, izangai bakarra onartu delako, eta zehaztea oposizioko proba 2021eko azaroaren 8an eginen dela, goizeko 9:30ean, Cortesko Udaletxean (Duques de Miranda plaza 4, Cortes).

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/6b64fbf7-6340-4d95-8ee2-79d3f3eb591c/

Laugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2021eko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2114894