249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Osasun Mentalaren Sareko Osasun arloko Gizarte Lanaren Zerbitzuen Gutuna onartzea.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Osasun Mentaleko Kudeatzailetzak bere “Osasun Mentalaren Sareko Osasun arloko Gizarte Lanaren Zerbitzuen Gutuna” onetsi duela, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legea betez. Hartan Nafarroako Administrazio Publikoen eta haien erakunde publikoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dira.

Foru lege horren 21. artikuluaren 3. apartatuak dio Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela zerbitzuen gutunen onespena, orok jakin dezan.

Gaztelaniazko eduki osoa webgune honetan argitaratzen da: cstrabajosocialsm.navarra.es eta euskarazkoa honetan: csgizartelanasm.nafarroa.eus

Iruñean, 2021eko urriaren 15ean.–Osasun Mentaleko kudeatzailea, Iñaki Arrizabalaga Etxegoena.

Iragarkiaren kodea: F2115071