246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko (2021). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 589169.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/589169).

Onuradunak: 2020-2021 ikasturtean euskara ikasi dutenak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2020-2021 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak zein autoikaskuntzakoak izan.

Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok izan dezaten ikasteko aukera.

Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

Zenbatekoa: 4.500 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2114868