246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketak 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2021eko urriaren 7an:

Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko irailaren 27an hartutako erabakia –haren bidez onetsi baitzen 2022. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua–, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea “Luxuzko gastuen gaineko zerga: Bingoa” izenburua daraman 5. ordenantza indargabetzea, eta berriz zenbakitzea ordenantza horretatik aurrerako gainerakoak.

2.–Hasiera batez onestea honako tributu hauen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalen eta tarifa-eranskinen indarreko testuetan edo/eta tarifen espedientean agertzen diren aldaketak:

Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako ordenantza fiskala

Lurraren kontribuzioa

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga

Etxebizitza hutsen gaineko zerga

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabili, ibilgailuak gelditu eta edozein motatako salgaien zamalanak egite aldera bertan tokia erreserbatzeko ordaindu beharreko tasak

Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak

3.–Hasiera batez onestea egun “Udalaren kirol instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak’’ izenburua daraman 2. araua indargabetzea, eta hasiera batez onestea bi arau berri hauek: “2. araua - Udalaren kirol instalazioen erabilera’’ eta “3. araua - Eskoletako areto eta instalazioen erabilera’’, espedientean jasotako edukiarekin, eta berriz zenbakitzea arau horietatik aurrerako gainerakoak.

4.–Hasiera batez onestea jarraian zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu edo/eta tarifei buruz espedientean agertzen diren aldaketak:

Udalaren lokalak eta guneak erabiltzeko prezio publikoak

Catalina de Oscáriz arte eta lanbideetako udal-eskolako ikastaroetako matrikula

Joaquín Maya Udaleko musika-eskola bereziak ematen dituen ikasketetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

Hezkuntza- eta asistentzia-zerbitzuak, Udaleko haur-eskoletan

Udalak edo haren erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- edota gizarte-arloetako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen-emate edo matrikulen prezio publikoak

5.–Espresuki onestea kostua baino txikiagoak diren prezio publikoak ezartzen direla espedientean jasotako agirian zehazten diren arauetan, justifikazioa, betiere, agiri horretan berean jasotzen delarik.

6.–Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako tributu hauen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta bideratzeko tasak

Zaintza bereziko zerbitzuak emateko tasak

Hirigintzaren arloko lizentziak eman eta kontrol-jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak

Ingurumena babesteari eta jarduera kaltegabeei dagokienez baimenak eman eta administrazioko kontrol-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak

Udal-erabakietan, ordenantzetan eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertzeko eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak direla medio ordaindu beharreko tasak

Ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, haiek zaintzeko zein ibilgailuak bide publikoan ibilgetzeko zerbitzuen truke ordaindu beharreko tasak

Betearazpen-agindu, betetze subsidiario eta partikularrendako laguntzetarako tasak

San Jose udal-hilerriko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak

Iruñeko animaliak hartzeko zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak

Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak egiteko tasak

Ezkontza zibilak egiteko tasak

Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egiteko eta bide publikoan zoladura edo espaloiak mugitzeko tasak

Hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak

Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzeko tasak

Kontribuzio bereziak

7.–Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako zerbitzuak edo udal-jarduera hauek direla medio ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituzten arau fiskalek eta tarifa-eranskinek:

Adinekoendako udal-zerbitzuen eta jantoki sozialeko zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak

Udal-apartamentuetako premiazko ostatu-zerbitzuaren prezio publikoak

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak

Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuen truke ordaindu beharreko prezio publikoak

Errauts-kutxatilen zein kutxatila-euskarri eta hilarriko multzoen salmenta San Jose udal-hilerrian

Udalaren garabi zerbitzuak partikularrei laguntza emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

Sanferminetako ekipaje-kontsignako zerbitzuaren prezio publikoak

Autokarabanak edo etxebizitza-ibilgailuak autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean aparkatu eta gaua pasatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

Nbici-Biziz zerbitzuko aparkaleku publikoan bizilagunek bizikletak aparkatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak

8.–Jendaurreko epean erreklamazio edo alegaziorik aurkeztuz gero ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen aldaketa zehatzei, Osoko Bilkurak behin betiko onetsi beharko ditu horiek, baina ez du eraginik izanen espedientearen gainerakoa izapidetzeari dagokionez, izan ere, hori behin betiko onetsitzat joko da berariazko erabakirik hartu behar gabe.

9.–Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan egindako aldaketek, zeinak hasiera batez onetsi baitira, 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik argitara emanen direlarik Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, z.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2114863