246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik egonik, argitara ematen da deialdi publikoa egiteko iragarki hau, eskabideak aurkez daitezen bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko Lekunberriko Bake Epaitegian; hori guztia, bat etorriz Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 1995eko ekainaren 7ko erabakian xedaturikoarekin, zeinaren bidez onesten baita Bake Epaileei buruzko Erregelamendua.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kargu hori betetzeko eskabidea aurkez dezan udal bulegoetan.

Lekunberrin, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2114936