246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2695/2021 EBAZPENA, irailaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Aránzazu Cemboráin García andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, biologo klinikoaren lanpostuan aritzeko, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuan, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 15eko 1120E/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Nafarroako Odol eta Ehun Bankuan) biologo klinikoaren lanpostu 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Abenduaren 22ko 1930E/2020 Ebazpenaren bidez (2021eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta otsailaren 8ko 221E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen zen izangaia izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Aránzazu Cemboráin García andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko biologo klinikoaren lanpostuan aritzeko, eta plantillan 66045 zenbakia duen lanpostua esleitzea, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko irailaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2114561