246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarriko Kontzejuak (Larraun), 2021eko abuztuaren 25ean egin bilkuran, onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Etxarrin (Larraun), 2021eko urriaren 11n.–Kontzejuko burua, Imanol Jaka Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2114904