246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETULAIN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etulaingo Kontzejuak, 2021eko abuztuaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, iragarkia jendaurrean jarri zen iragarki-taulan, eta argitaratu zen 2021eko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten, hamabost egun balioduneko epean. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurreko epea igarota inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan xedatua dagoenarekin, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.950,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 150,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 290,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 1.976,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.600,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 3.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 11.666,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.160,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.800,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5.706,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 11.666,00 euro.

Etulainen, 2021eko urriaren 6an.–Kontzejuko burua, Jon Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L2114699