2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Proiektua, NA-10456 matrikuladun ehiza-barrutia aldatzeko
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Desoioko udal bulegoetan NA-10456 ehiza-barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, proiektuaren arabera barrutian sartuko diren lurren jabeek aukera izan dezaten haien lurrak sartzeari espresuki uko egiteko.
Aipatutako ehiza-barrutian sartzekoa den mugartea: Mirafuentes.
Desoion, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Ana Rosa Yániz Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: L2114872