246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Nafarroatik kanpo egonen naizenez, alkatea naizen honek dekretatu dut Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzea lehen alkateorde Luis-Ramón Ciordia del Portillori, 2021eko urriaren 15etik 17ra bitartean (biak barne). Hori guztia, bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoarekin.

Allon, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2114978