246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA: “Mairagako sakana” haize-parkea, honako udal-mugarte hauetan: Leotz, Elo, Oloritz, Untzue eta Tebas-Muru Artederreta (1187-CE).

2021eko otsailaren 8an, eta Nafarroan haize-parkeentzako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako ondorioetarako, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarri zuen Desarrollos Renovables del Norte SLUk 2020ko azaroaren 5ean aurkeztutako eskaera, “Mairagako sakana” 50 MW-eko haize-parkearen eta bere ebakuazio-azpiegituren espedienteari buruzkoa.

Jendaurreko informazioaren tramitea bukatuta sustatzaileak 2021eko otsailean bidalitako informazio osagarria jaso delarik, proiektuaren jendaurreko informazioaren bigarren tramitea hasten da, Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

–Eskatzailea: Desarrollos Renovables del Norte SLU.

–Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “Mairagako sakana” haize-parkea, 50 MW-ekoa, eta bere ebakuazio-azpiegiturak.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa ikusgai egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, baita Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean ere, https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/mairagako-sakana-parke-eolikoa-aldatua-espediente-1187-ce, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 8an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2114893