245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Deialdia, dirulaguntzak emateko hezkuntza gastuetarako eta kirol materialerako (2021). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 590050.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/590050).

Ematen diren laguntza ekonomikoen xedea izanen da bizilagunei laguntzea aparteko eta beharrezko zenbait gastu finantzatzen, 18 urtetik beherako adingabeak dituzten familietan. Aipatu gastuak izanen dira hauetarako egin beharrekoak:

Kirol materiala erostea, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko 2021-2022 ikasturtean.

Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatzea 2021-2022 ikasturtean.

Eskabideak eta haiei erantsi beharreko dokumentazioa aurkezteko epea luzaezina da: 2021eko urriaren 18tik 25era bitarte (biak barne), 15:00etara arte.

Artikan, 2021eko urriaren 15ean.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2115007