231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

391/2021 EBAZPENA, irailaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez, Miren Edurne Ugarte Oiarbide Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Epaimahai Ofizialeko buru eta Batzorde Ofizialeko idazkari izendatzen baita, Eneritz González Fernándezen ordez, eta Maia Abasolo eta Josune Aznarez Alkat Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko epaimahaikide izendatzen baitira, 2021eko deialdi bakarrerako.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 374/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketaren 2021eko deialdi bakarra, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezarri ziren. Ebazpen horren 4. eta 6. puntuetan izendatu ziren Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko Epaimahai Ofizialeko kideak.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Miren Edurne Ugarte Oiarbide izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Batzorde Ofizialeko idazkari, Eneritz González Fernándezen ordez, 2021eko deialdi bakarrerako.

2. Miren Edurne Ugarte Oiarbide izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Epaimahai Ofizialeko buru, Eneritz González Fernándezen ordez, 2021eko deialdi bakarrerako.

3. Julene Maia Abasolo eta Josune Aznarez Alkat Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Epaimahai Ofizialeko epaimahaikide izendatzea, 2021eko deialdi bakarrerako.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau eta dagokion eranskina igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Euskara Atalera, EGAren Bulegora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta aipatu Batzordeko eta Epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, alarma egoera bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113618