231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21E/2021 EBAZPENA, irailaren 7koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Juan Arcón Alzórriz jauna, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Informazio eta Prestakuntza Bulegoko burua.

2021eko irailaren 6an, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez (2021/953238 erregistro zenbakia) Juan Arcón Alzórriz jaunak Nafarroako Gazteriaren Institutuko Informazio eta Prestakuntzako bulegoburu kargutik kentzeko eskaera egin du, 2021eko irailaren 15ean bere oinarrizko lanpostura itzultzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki baliogabetu ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren 12. p) artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskudantzia.

Ikusirik Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruaren aldeko txostena eta interesdunak aurkeztutako dokumentazioa batetik, eta bestetik, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren 12. p) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Juan Arcón Alzórriz jauna Informazio eta Prestakuntza bulegoburu kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2021eko irailaren 14a izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2018 Legearen 121 eta 122. artikuluekin bat.

4. Ebazpen hau Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 7an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2113608