231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

78E/2021 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Jesús Miguel Anta Morán jauna, Erosketa Publiko Berritzailearen Ataleko burua. Atal hori atxikita dago Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituenak,

AGINTZEN DUT:

1. Jesús Miguel Anta Morán jauna, Erosketa Publiko Berritzailearen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu. Atal hori atxikita dago Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan. Kargu-uzteak 2021eko irailaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko irailaren 20an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2114040