231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariaren ebazpena, Esako urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestekoa

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2021ko martxoaren 1eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2021eko maiatzaren 24an, Esako urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2021eko ekainaren 14an eta 21ean Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, jendaurrean jarri zen Esako urtegiaren 2022ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa dutenek, 4,1823261573 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin aurrekoa, 0,5060880640 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin ondokoa, 2,7882174382 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 10.410,51 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

e) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituztenek, 0,0010455815 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0004709599 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0004827325 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

h) Ura Bardeako Ubidetik hartu eta horniduretarako eta kontsumituz industriarako erabiltzen dutenek 0,0026139538 euro ordainduko dute metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Ura Aragoi ibaitik hartu eta hornidurarako eta kontsumituz industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0017426359 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002613954 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

k) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001742636 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 277.486,45 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Esa urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 2an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2113451