231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariaren ebazpena, El Val urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestekoa

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2021eko martxoaren 3ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2021eko maiatzaren 7an, El Val urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2021eko ekainaren 11n, 21ean eta 28an, Zaragozako, Nafarroako eta Soriako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, jendaurrean jarri zen El Val urtegiaren 2022ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 14,95902043 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 0,00168496 euro/m³.

3.–Hektareak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,22139350 euro/ha.

4.–Metro kubikoak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,00002494 euro/m³.

5.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduran: 0,01278290 euro/m³.

6.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00639145 euro/m³.

7.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurretan: 102,26320292 euro/ha.

8.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduran: 0,06391450 euro/m³.

9.–Metro kubikoak, industrian kontsumituz erabiltzeko: 0,06391450 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du El Val urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 12an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2113449