231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Xehetasun-azterketa UE37 unitatean, 1. poligonoko 522. lurzatian. Behin betiko onespena

2019ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an, Jose Javier Barandiaran Azpilikuetak sustaturiko xehetasun-azterketa baten hasierako onespena, UE37 unitaterako, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hartara, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Bakaikuko Udalak, 2020ko otsailaren 26an egin bilkuran, behin betiko onetsi du UE37 unitaterako xehetasun-azterketa, Jose Javier Barandiaran Azpilikuetak sustatua.

Bakaikun, 2020ko otsailaren 26an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113876