231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 1. sektoreko 13-A etxe-sailean, 2. poligonoko 1208., 1209., 1210., 1211., 1212. eta 1213. Lurzatietan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, gaur egungo lerrokadurak eta okupazioa aldatzeko 1. sektoreko 13-A etxe-sailean, Aiegiko udal katastroko 2. poligonoko 1208., 1209., 1210., 1211., 1212. eta 1213. lurzatietan. Sustatzaileak dira Amaya Ros Martínez de Morentín eta Lander Badiola Urquiaga.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aiegin, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113188