231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa, Hiriberri Arakilgo 13. poligonoko 309. eta 310. lurzatietan. Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiriberri Arakilgo 309. eta 310. lurzatien xehetasun-azterketa, Pedro Murillok eta Ángel Cuevasek sustatua.

Xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, argitara eman ondotik 2021eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 17an, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arakilen, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113948