231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

URDIAIN

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat. Izendapena

Bat etorriz zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat (C maila) oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 12. oinarriarekin (deialdia argitaratu zen 2021eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3koan), aditzera ematen da Urdiaingo alkateak ebatzi duela Javier Zelaia Etxarri izendatzea Urdiaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu (C maila).

Urdiainen, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2113906