231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, Uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan. Izendapena

Cortesko Udalean Uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2021eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean), Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2021eko irailaren 22ko 387/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki du Francisco Javier Catalán Ibáñez izendatzea, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2021eko irailaren 22an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2114061