231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, Cintruenigoko San Francisco de Asís zaharren egoitzan erizaintzako langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an, argitaratu zen erizaintzako langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Bada, proben kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuak, 2021eko irailaren 13an egin bilkuran, erabaki du David Yanguas Ortega izendatzea, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen bigarren izangaia, lehenengoak uko egin baitio lanpostuari.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cintruenigon, 2021eko irailaren 14an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2114045