231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2536/2021 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko inspektoreordeen hogeita lau lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten da, eta, bestetik, ezagutzen proba egiteko eguna, ordua eta tokia finkatzen dira.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1281/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen hogeita lau lanpostu betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 2301/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26koan.

Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da, haiek aztertu ondoren, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Azkenik, bidezko da ezagutzen proba egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen 24 lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, eranskinean ageri dena.

2. Adieraztea ezagutzen proba 2021eko urriaren 23an eginen dela, larunbatarekin, 10:00etan, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan.

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Hautapen prozesutik kanpo geratuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan, argitaratuko du, proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko irailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - NAFARROAKO FORUZAINGOKO INSPEKTOREORDEAK

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Igoerako txanda irekia.

Onartuak:

0568

PL0029T

660103

0680

Baztertuak: inor ez.

–Barne igoerako txanda.

Onartuak:

506

521

564

232

893

732

510

415

428

911

385

704

408

98

375

624

976

333

355

354

585

886

616

603

572

513

855

457

817

650

742

454

856

296

508

434

549

273

406

498

509

320

Baztertuak:

Ez betetzeagatik deialdiaren 3.1.1 apartatuan ezarritako baldintzak:

NP001

Ez betetzeagatik deialdiaren 3.1.1.c) apartatuan ezarritako baldintza:

562

530

501

Ez aurkezteagatik 4.3.1.Bat.a) oinarrian ezarritako titulazioa. Titulazio horrek egiaztatu behar du deialdiaren 3.1.1.c) apartatuan ezarritako baldintza betetzen dela:

733

Ez betetzeagatik deialdiaren 3.1.1.a) apartatuan ezarritako baldintza:

766

743

Iragarkiaren kodea: F2113868