229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-A-27

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko uztailaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, Roberto Pérez de Ciriza Gainzari, José Jesús Pérez de Ciriza Gainzari eta Francisco Javier Pérez de Ciriza Gainzari onartu zaie ur publikoen aprobetxamendu baten aldaketa, Ega ibaian, Alloko udal-mugartean (Nafarroa); aprobetxamendua Uren Erregistroko A ataleko 8. liburuko 159. orrian inskribatuta dago. Aldaketaren ondorioz eremu ureztagarria 0,7611 handituko da, eta aprobetxamenduak, hortaz, 3,51 hektareako azalera izanen du, Alloko udal-mugarteko (Nafarroa) 5. poligonoko egungo 1141. eta 1210. katastro-lurzatietan. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2113831