229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-P-52

Grupo Empresarial Palacios Alimentación SAUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 30 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Buñuelgo industrialdeko A kaleko 8an (2. poligonoko 350. lurzatia), Buñuelgo udal-mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 19,44 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 20 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura industrian erabiliko da (elikagaien industria), Buñuelgo udal-mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 350. eta 712. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 250.000 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 11,201 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2113827