229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariaren ebazpena, Ebroko urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestekoa

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2021eko martxoaren 3ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2021eko maiatzaren 7an, Ebroko urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak izateko eta proposatutako balioak jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2021eko ekainaren 8an, 9an, 14an, 16an, 17an eta 21ean, Errioxako, Zaragozako, Kantabriako, Arabako, Burgosko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, jendaurrean jarri zen Ebroko urtegiaren 2022ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan: 1,54974702 euro/ha.

2.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan: 7,74873508 euro/ha.

3.–kWh-ak, 1. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00064574 euro/kWh.

4.–kWh-ak, 2. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00079077 euro/kWh.

5.–kWh-ak, 3. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00096859 euro/kWh.

6.–kWh-ak, 1. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00129148 euro/kWh.

7.–kWh-ak, 2. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00158154 euro/kWh.

8.–kWh-ak, 3. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00193718 euro/kWh.

9.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidura: 0,00096859 euro/m³.

10.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidura: 0,00484296 euro/m³.

11.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00048430 euro/m³.

12.–Metro kubikoak, industrian kontsumituz erabiltzeko: 0,00484296 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Ebroko urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 12an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2113448