229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariaren ebazpena, Itoizko urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestekoa

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2021eko martxoaren 1eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2021eko maiatzaren 7an, Itoizko urtegiaren 2022ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2021eko ekainaren 21ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, jendaurrean jarri zen Itoizko urtegiaren 2022ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,3981083602 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,9959468722 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,5937853841 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,1916238961 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,7894624080 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,3873009200 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,9851394319 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,5829779439 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,1808164558 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

j) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,9743319917 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

k) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,4761806422 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

l) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,1121093093 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

m) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 22,1425935805 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

n) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 14,5349153274 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

o) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 44.177,92 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

p) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0088744089 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

q) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0094387418 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

r) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0029581363 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

s) Ebroko ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0029547919 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

t) Hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa duten erabiltzaileek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0233926771 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

u) Hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa duten erabiltzaileek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0078095862 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

v) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0022186022 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

w) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0007512027 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

x) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.783.377,34 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Itoizko urtegiaren 2022ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 2an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2113445