229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 138. eta 139. lurzatietan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 138. eta 139. lurzatietarako, 2019ko Udal Plan Orokorreko UC-24 unitatean, (P-5), Estudio de Promociones y Edificaciones CIPE SLk sustatua. Haren xedea da lerrokadura berriak ezartzea, eta eraikuntza bolumenen konposizioa antolatzea.

2. Eskatzaileari aditzera ematea, xehetasun-azterketa behin betiko onetsi baino lehen, xehetasun-azterketaren agiria aurkeztu beharko dela 253/2019 Foru Dekretuan ezarritako determinazioen arabera, jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioen ondoriozko aldaketak gorabehera, halakorik egiten bada.

3. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Atarrabian, 2021eko irailaren 15ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2113843