229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Deialdia, 2021-2022 ikasturtean hezkuntza, kultura, eta kirol jarduerak sustatzeko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 584617.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/584617).

Alkatetzaren 96/2021 Ebazpena.

Dirulaguntzak ematea kultura, hezkuntza eta kirol arloan egun Sartagudan ematen ari diren ikastaroetako ikasleendako. 2021-2022 ikasturte osoa hartzen duten ikastaroak sartzen dira deialdian (iraila/urria-maiatza/ekaina).

Sartagudan, 2021eko irailaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2114064