229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 261. lurzatian. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua betetzeko (72 a) eta 74b artikuluak), aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espediente zk.: LICOBRME/2021/88. Sustatzailea: Alberto Arteta Unanua. Dokumentua: xehetasun-azterketa. Tokia: La Grana pasealekua, 8. zenbakia (2. poligonoa, 261. lurzatia).

Garesen, 2021eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2113580