229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ikaskuntza eta Zerbitzuko Proiektuen Lehiaketa 2021. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 584538.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/584538).

Iruñeko Udalak 2021eko Ikaskuntza eta Zerbitzuko Proiektuen Lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

Ikaskuntza eta Zerbitzuko Proiektuen Lehiaketa 2021: lehiaketa honen xedea da ikaskuntza-zerbitzuko hezkuntza-proiektuak sortu eta abiaraztea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan, ikaskuntza-zerbitzua hartuta etapa bakoitzeko curriculumean oinarritutako ikaskuntza prozesuak eta ikasleek tokiko komunitateari zerbitzua ematekoak uztartzen dituen metodologia didaktiko gisa.

Iruñean, 2021eko irailaren 16an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2113947